XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hitzaldia prestatzen (Bai, hitzaldi bat prestatuko dugu, baina honetarako kontuan izango ditugu argibide hauek:
- Hitzaldia egiteko jarraitu behar diren puntuak ongi irakurri.
- Prestatzen dugun hitzaldia mantso-mantso irakurri.
- Azkenik entsaiatu eta aurkeztu baino lehenago, irakurri bai aurkezleak eta bai entzulegoak kontuan hartu beharreko zenbait puntu interesgarri.
- Hitzaldia egiteko ondorengo pauso hauek jarraitu behar ditugu:
1.- Gai interesgarri bat aukeratu.
2.- Gaia lantzeko behar ditugun liburuak aukeratu.
3.- Erabiltzen ditugun liburuak apuntatu (izenburua, egilea eta argitaletxea).
Gaurko lanean
Parrafoz parrafo irakurri eta ulertzen saiatu, hitz berriak edo ezezagunak hiztegian begiratuz.
4.- Berriro irakurri, ideia nagusiak ateratzeko.
5.- Gure hitzekin ideia nagusi horiek idatzi.
6.- Leku eta toki geografikoak azaltzen badira, mapetan kokatuko ditugu.
7.- Lana berrikusi, adierazi duguna ongi dagoen ikusteko.
8.- Hitzaldia egiteko gidoia prestatu: atera ditugun ideia nagusiak hartu eta ideia nagusi bakoitzaren galdera idatziko dugu gidoia osatuz.
10.- Gidoiko galderak erantzunez hitzaldia entsaiatuko dugu.
12.- Hitzaldiaren kritika egin.
- Hitzaldia aurkeztean aurkezleak eta entzulegoak kontuan hartu beharreko zenbait aholku:
Hitzaldia gelaren aurrean aurkezten denean:
- Ahoa eta ezpainak mugituz ongi ahoskatzen saiatu.
- Ozenki eta garbi hitzegin.
- Hitzaldiaren izenburua azaldu.